Fauna eta flora kontuan eukita, Karrantza Bizkaiak daukan udalerririk basatiena dala esan leiteke. Karrantzako Armañongo Parke Naturala kareharriz inguratuta dago, azaleraren %50 hain zuzen be. Bertako mikroklima bereziari esker pagadi hostotsuak eta Mediterraneoko berezko artadi bat hazi dira parkean zehar. Ibilbide zirkularrak egiteko aukerea dago parkean zehar, eta horreek kantauriar artadia eta landara zein basoak ezagutzeko bidea emoten dabela esan deusku Sergio Fernandezek Armañongo Parke Naturaleko beharginak eta Carrantia.com-eko gidak.
Aurten, udabarrian, Aramañoko ibilbide megalitikoa aurkeztu eben. Urriaren 26an, Europako Ondare Jardunaldien barruan, ibilbide hori gidatua egiteko aukerea be egongo da. Udagoienerako hainbat ekintza antolatu dabez. Biharko astronomia gaua daukate antolatuta parketxetik.