Juan del Arco: "Sexualidadea ez da gai tabua izan behar"

Juan del Arco geure botikariagaz egin dogu berba Osasun Sexualaren Europako Egunaren astean

Sexu-transmisinozko gaixotasunen kasuek gora egin dabe azken urteetan

San Balentin egunagaz lotzen dan data izan arren, Osasun Sexualaren Europako Eguna ospatzen da zezeilaren 14an be. Aitatutako eguna 2003an hasi zan ospatzen, helburu argi bategaz. Izan be, sexu ohitura osasuntsuen ganean berba egitea da dataren helburu nagusia.

Del Arcok dinoenez, sexualidadea ez da “gai tabua” izan behar; normaltasunez jorratu behar da, hezkuntza ikuspuntutik batez be. Geroz eta informazino gehiago euki arren, sexu-transmisinozko gaixotasunen kasuek %18ko gorakadea bizi izan dabe azken urteetan datu desbardinen arabera.

Gainerako gaixotasunetan lez, prebentzinoak funtsezko papera jokatzen dau oraingoan be. Horren harira, Del Arcok sortzearen kontrako metodoen garrantzia nabarmentzen dau. Ganera, geure botekariaren esanetan, gaixotasunak ezin dira kolektibo zehatz batzuekaz lotu.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00