Filo Hirota monjak Sinodoaren esperientziaren eta honen erronkei buruzko berbaldia eskainiko dau eguenean

Sinodoaren prestaketarako batzordeko kide, Filo Hirotak Vatikanoan urrian egindako Gotzainen Sinodoaren batzar nagusian parte hartu dau

Sinodoa, gertaera gogoangarria Eleizaren historiarako

Aita Santua, Sinodoa prestatzeko batzordeko kideakaz, tartean Filo Hirota / Vatican News

Bilboko Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuak (ETPI) antolatuta, Philomena Shize Hirotak hitzaldia eskainiko dau zemendiaren 23an, Gotzainen Sinodoaren XVI. Batzar Nagusian bizi izandako esperientziaren barri emoteko. Saioa on-line izango da eta Barria eraikineko aretoan (Bilboko Plaza Barria, 4., 1. solairua) jarraitu ahal izango da.

Esther Crespo Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuko kideak aurreratu deuskunez, Filo Hirotak Sinodoaren esperientziaren eta Sinodoaren erronkei buruz berba egingo dau hitzaldian.

Filo Hirota Berrizko Mesedetako Misinolarien ordenakoa da eta bera izan da Frantzisko Aita Santuak urriaren 4tik 29ra bitartean Vatikanoan ospatu zan batzar nagusira konbidadu ebazan adituetako bat.

Alkarren Barri aldizkariari pasa dan bagilean eskaini eutsan alkarrizketan, japoniar monjak azpimarratu eban Sinodo hau gertaera gogoangarria dala Eleizearen historiarako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00