Haizea Larrosak (ahotsa, gitarra eta tekladua), Eneko Alabak (bateria eta koruak), Eneko Diezek (bajua eta koruak) eta Unai Ibañezek (gitarra, tekladua eta koruak) osotzen dabe Somak musika talde bizkaitarra.
Apirilaren 23an argitaratu eben disko barria, Lekuko bakarrak, plataforma digital nagusietan eta baita formatu fisikoan be. Haizea, Eneko A. eta Eneko D. Bizkaia Irratiko estudioan izan dira diskoaren ganean, euren ibilbidearen ganean eta orokorrean musikaren ganean berba egiteko.
Aurreko albuma (Iluna argitu, 2025) lez, Jurgi Taboada izan da ekoizlea eta Zumaiako Ozen Estudioetan grabatu, nahastu eta masterizatu dabe. Aurreko lanean igertzen zan moduan, indar handiagaz entzungo dogu taldea, baina lan barri honetan abesti gitarrero eta landuagoak entzungo doguz, estilo, erritmo eta soinu testura desbardinak buztartuz.
Aurten, momentuz eskainiko dabezan kontzertuak be iragarri dabez:
– Garagarrilak 18 – Kale Gorrian Fest, Arrigorriaga
– Garagarrilak 18 – La Perrera eraikina, Bilbo
– Abuztuak 1 – Errota Taberna, Erronkari
– Abuztuak 23 – Bilboko Aste Nagusia (Txosnagunean izango da, baina hondino ez dabe zehaztu non)
