Somorrostroko ikasleek Senegalen ortuak ureztatzeko proiektua garatu dabe

Maialen Artetxe proiektuaren zuzendariagaz egin dogu berba

Somorrostroko ikasleek Senegalen ortuak ureztatzeko proiektua garatu dabe

EBI sareko (Eleizbarrutiko ikastetxeak) Somorrostro ikastegiko ikasleek eguzkia eta haizea buztartzen dituan prototipoa egin dabe urari gatza kentzeko. Oinarrizko osagaiak eta energia barriztagarriak erabili dabez, eta lan honegaz 30.000 biztanle baino gehiago batzen dauan Senegaleko Gandiol landa-eremuko komunidadeari lagunduko deutse.

Hamabost mutil eta neska batek hartu dabe proiektuan. Energia Barriztagarrien goi mailako graduko bigarren mailakoak dira, eta ikasturteko proiektu amaierako lana da. Hahatay alkartearen bidez jakin eben egoan beharrizana, eta proiektua aurrera atara dabe. Maialen Artetxe proiektuko zuzendaria izan dogu Lau Haizetara saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular