"Orain dala 45 urte hasi ginan gozoak egiten" esan deusku Sor Inesek

Elorrioko dominiken komentuan 10 monja dagoz gaur egun

Sor Ines: “San Marko tartak tamainu desbardinekoak eta enkarguz egiten doguz”

Elorrioko komentuko ezkaratzea / Bizkaia Irratia

Bizkaian dominiken komentu bi dagoz, bat Lekeition eta bestea Elorrion. Elorrioko dominiken komentuan hamar monja dagoz otoitz, sukalde eta ortuko lanetan. Elorrioko komentuak fama handia dauka bertan egiten dabezan gozoakaitik. Orain 45 urte hasi ziren pastelak egiten. San Marko tartak osperik handiena dauka eta enkarguz egiten dabez. Sor Inesek Elorrioko dominiken komentuko ama gorenak esan deusku egiten dabezan tartak, lau, sei eta zortzi pertsonentzako egiten dabezala.

“Sukaldean ahizta bi egoten dira eta enkargu asko dekoguzanean 5 edo 6 monja. Enkarguak bezperan edo egun bi arinago egiten deuskuez. Bezero gehienak Elorrioko bizilagunak dira baina Zornotzatik, Durangotik, Eibarretik edo Bilbotik be tartak eskatzen deuskuez” azaldu dau Sor Inesek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00