Galdakaoko ikasleen sormena, talentua eta euskarazko kultura ardatz dituan jaialdia bueltan da

Maiatzaren 19tik 23ra bitartean egingo da aurten jaialdiaren seigarren edizinoa, Torrezabal Kultur Etxean

Sormene jaialdiak gazteen sormena eta euskal kulturea batuko ditu barriro Galdakaon

Seigarren edizinoaren kartelaren irudia / Sormene

Sormene jaialdiak gazteen sormena eta euskal kultura batuko ditu barriro Galdakaon. Maiatzaren 19tik 23ra bitartean egingo da aurten seigarren edizinoa, Torrezabal Kultur Etxean. Galdakaoko ikasleen sormena, talentua eta euskarazko kultura ardatz dituan egitasmoak ‘Hezurrak eta koadernoak’ izango dau lelo, eta iraganaren eta etorkizunaren arteko loturea landuko dau literatura, musika, antzerkia eta bertsolaritzea buztartuz. Ane Legarreta antolatzaileak Lau Haizetara irratsaioan azaldu dauenez, aurten be ikastetxeetako gazteek izango dira protagonista nagusiak.

Jaialdiaren berezitasunen inguruan galdetuta, Legarretak nabarmendu dau aurtengo edizinoak heldutasun puntu handiagoa erakusten dauela: “Igarri egiten da 6. edizinoa dala; ekintza guztiak hobeto josita dagoz, ikasleek Sormene ekimena maite dabe eta eurena egiten dabe”. Antolatzailearen berbetan, urteek emondako esperientziak, programa sendotzea eta parte-hartzaileek jaialdia euren moduan bizitzea ekarri dau.

Euskeraren garrantzia

Bestalde, euskararen garrantzia azpimarratu dau Legarretak, jaialdiaren ardatz nagusietako bat dala gogoratuz. “Euskerea garrantzitsua da bai sormen prozesuan bai elkarbanatzeko momentuan. Lan guztia euskeraz egindakoa da, eta euskal sortzaileak ezagutzera emotea garrantzitsua da, ikasleek euren barri izatea”, adierazo dau. Haren esanetan, Sormenek gazteei euskeraz sortzeko eta kulturagaz lotura estuagoa izateko aukerea emoten deutse.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00