Kulturaren aldeko apustua da zinemea sostengatzen dauana

Lekeitioko Ikusgarri zinemak 13 urte daroa herritarrei zinema eskaintzen

Streamingaren garaian be, zinema areto txikiek kulturaren eta herri-bizitzaren parte izaten jarraitzen dabe

Lekeitioko Ikusgarri zinema / Bizkaia Irratia

Streaming plataformen gorakadak zinea kontsumiduteko ohiturak aldatu badauz be, zinema areto txikiek bizirik jarraitzen dabe kulturaren aldeko apustuari esker. Lekeitioko Ikusgarri zinemak, adibidez, hamahiru urte daroaz herrian zinema eskaintzen, irabazi asmorik bako alkarte baten bidez. Bertoko kidea dan David Madarietaren arabera, areto txiker baten helburua ez da bakarrik negozioa, baizik eta herrian kultura sustatzea eta zinema gerturatzea. Horregaitik, sarrerak dira diru-iturri nagusia, izan be, aretoak ez dau palomita edo edaririk saltzen.

Gainera, zine txikiek zailtasunak izaten dabez filmak eskuratzeko; banatzaile handiek lehentasuna emoten deutse zinema-kate handiei. Halanda be, Lekeitioko Ikusgarri zinemak genero askotako pelikulen programazinoa egiten saiatzen da, ikusle guztiei eskaintza zabala emoteko.

Madarietak nabarmendu dauenez, herri-zinemek badabe balio berezi bat: pelikula amaitu ondoren, ikusleek eretxiak partekatzeko eta zinemaren inguruan berba egiteko aukera izaten dabe, komunidade giroa sortuz. Horregaitik guztiagaitik, streamingaren garaian be, zinema areto txikiek kulturaren eta herri-bizitzaren parte izaten jarraitzen dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00