Umore Azokan estreinau ostean Bilboko Kalealdian eskeini dabe

Maite Guevara konpainiaren lan barria

‘Susto’, ikara emon nahi dauan komedia

"Susto" antzezlana / Maite Guevara konpainia

Leioako Umore Azokan aurkeztu eban Maite Guevara Konpainiak Susto antzezlan barria. Bilboko Kalealdian aurkeztu dabe ostean. Beldurra emon nahi daben lau komediante dira protagonistak. Txelo Rodriguez, Joseba Uribarri, Haizea Aguila eta Maite Guevara bera dira lan honetan parte hartzen daben aktoreak. Borja Ruiz eta Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean ari dira guztiak.

Beldurra emon nahi baina…

Istorioari jagokonez, lau komedianteak beldurrezko gaztelu baten egiten dabe lan. Ez da inor bertara iristen. Kontuak ez dira ataraten eta euren bizibidea arriskuan dago. Ikuskizunak funtzionatzea behar dabe eta jentea ikaratzea. Susto antzezlana orain arte kalean eskeini da, baina antzoki barruan be eskeini leikie. Euskeraz eta gaztelaniaz prestatu dabe. Betitxe Saituarenak dira jantziak eta eszenografia Atx Diseinua eta Sorkuntzaren ardurea izan da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular
w