San Tomasen iluntzeko 20:00ak arte taloak eta txakolina saltzen arituko dira Lezamakoetxe txosnan

Sopuertako Lezamakoetxe txosnak 300 txorizo kilo eta 200 odoloste kilo eroan dauz

Taloa sei euroan salgai Bilboko Santo Tomas azokan

Lezamakoetxe txosnako taloa / Bizkaia Irratia

Goizean goizetik ibili dira txosnatan lanean eta baserritarrak euren postuak jarten. Batzuk eta besteakaz berbetan ibili gara Goizeko Izarretan. Arriaga Plazan zazpi txozna dagoz eta udaletxearen ondoan lau.  Sopuertako Lezamakoetxe txosna da horreetariko bat eta beharginen artean Iraitz Batiz aurkitu dogu. Esan deuskunez, txorizoak eta odoloste kilo ugari ekarri dabez Bilbora. Taloak 6 euroan saltzen dabez. Txokolateagaz be bai. Iraitz Batizek, pazientzia eskatu deutse txosnara doazenei. Arratsaldeko 20:00ak arte txosnea zabalik egongo dala aurerratu deusku.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular