Arriaga antzokian izango da bihar Tanttaka Teatroa konpainiaren Heisenberg lanaren estreinaldia. Simon Stephens egile britaniarraren obrea da izatez Heisenberg. Fernando Bernues arduratu da egokitzapena egiteaz eta zuzentzeaz. Esan behar, antzezlana ez dala Arriaga antzokiko agertoki nagusian eskeiniko. Foyerrean izango da, ikusleen arreta osoa lortzeko asmoz. Antzezlanean arituko dan Ramon Agirre aktoreak azaldu deuskunez, antzezlan honetaz gozatzeko espazio txikiek aukera hobea emoten dabe.
Pertsonai antagonikoak
Ramon Agirregaz batera, Naiara Arnedo aktorea agertuko da Heisenberg antzezlanean. Georgia Burns 42 urteko emakume bat da eta 75 urte daukazan Alex Priest ezagutzen dau Londreseko geltoki baten. Atzetik ikusita Georgiak uste dau Alex bere aita dala, urtebete lehenago hil zana. Pertsonai antagonikoak direla esan deusku Agirrek. Aipatzen da Heisenberg lan honegaz Simon Stephensek erakutsi nahi dauala zein ziurgabea eta komikoa izan daitekeen gizakion arteko konexinoa. Komedia erromantikoa dala dino Ramon Agirrek, momentu batzuan pentsatu-eragiten dauana. Bihar iluntzeko zazpi ta erdietan izango da Arriaga antzokian Tanttaka Teatroa konpainiaren Heisenberg antzezlanaren estreinaldia. Hileon Getxon be ikusi ahal izango da eta datorren urteko martian Gernika-Lumon. Donostian, Gasteizen, Beasainen, Eibarren eta Azkoitian be aurreikusita dagoz emonaldiak 2025eko lehen bost hileetan.