Aurreko asteburuan egin eben aldaketa ekitaldia. Tauparen helburua Euskal Herri osoko euskaltzaleak saretzea da. Orain arte euskera alkarteak batzen zituan Topaguneak, eta Tauparen ardatza be euskera alkarteak izango dira. www.taupamugimendua.eus webgunean ipini dabe martxan.
Aktibismoaren egungo joerak aintzat hartuz, egiteko molde eta antolatzeko modu barri batzuei emongo deutse bidea mogimendu barrituak. Hala, komunitategintzan indarra jarriz, euskerearen aldeko konplizidadeak orain arte baino esparru gehiagotara zabaldu nahi ditu Taupa mogimenduak. Aktibismo digitala zein kaleko aktibismoa erabiliko ditue. Hasteko, behintzat, Euskaraldian ipiniko dabe fokoa eta horretan eragiten ahaleginduko dira. Gerora begira, erabilerearen aroa ipini gura dabe martxan. Irati Iciar Taupa-ko lehendakaria alkarrizketau dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.