I+Gtik klima-aldaketaren aurkako borrokan zelan lan egiten daben erakutziko dabe

Ekitaldia Txorierriko Parke Teknologikoan eguenean izango da

Tecnaliak laborategietako ateak zabalduko deutsez gazteei

TECNALIAko laborategia / Bizkaia Irratia

Tecnalia ikerketa eta garapen teknologikoko zentroak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean dituan laborategien ateak zabalduko ditu datorren eguenean, irailak 28, klima-aldaketaren aurkako borroka gazteei hurbiltzeko. Holan, gazteak, egun batez, zientzialari bihurtu ahal izango dira eta energia barriztagarrietan edo eraikuntzan klima-erronkari aurre egiteko soluzioak garatzen eta probatzen dabezan laborategiak ezagutuko dabez Tecnaliako ikertzaileen eskutik.

Asteklima 2023n, Euskadiko Klimaren eta Energiaren Astean, kokatzen da ekimena, eta, bisita
egin ondoren, Tecnaliaren instalazinoetan bazkaltzera gonbidatuta dagoz parte-hartzaileak, trantsizino energetiko, klimatiko eta urbanoko adituekin batera. Asteklima Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatzen dau, EEE eta Ihobe erakundeen bidez. Helburua da herritarrak trantsizio energetiko eta klimatikoaren aurrean kontzientziatzea eta mobilizatzea. Jarduera 16 urtetik gorakoentzat da, eta 12:30etik 14:30era izango da. Parte hartzeko, izena emon behar da Tecnaliaren webgunean, toki-kopurua mugatua dalako.

Tecnaliaren egungo datuak

Tecnalia estaduko ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handiena da, erreferentziazkoa Europan eta Basque Research and Technology Alliance-ko kide. Enpresei eta erakundeei laguntzen deutse, euren lehiakortasuna, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko eta hazkunde jasangarria lortzeko, ikerketa teknologikoaren eta barrikuntzaren bidez mundu hobea eregiteko konpromisoa hartu daben 1.500 lagunetik gorako taldeari esker. Hori dala eta, Tecnaliaren ikerketak benetako eragina dau gizartean eta onurak sortzen ditu bizi-kalitate eta
aurrerapen modura. Gure artean izan da Eider Robles Ikerlaria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular