Temak dino Burdin Gazteak taldearen helburua irabaztea dala

Markinan Harri Zulatze txapelketea izan zan pasadan domekan

Tema: “Eskertzen da harri-zulatzeetako giroa gero eta handiagoa izatea”

Burdin Gazteak garaile Markinan / Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza

Domekan (garagarrilak 9) Euskadiko Harri Zulatze Txapelketea lehiatu eben Zelaian. Bertan alkartu ziren Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako harri zulatzailerik puntakoenak, nor baino nor aritzeko. Guztira, sei taldek parte hartu eben Markina-Xemeingo lehiaketan: Burdin Gazteak, Kabiezes, Gallarta, Piratak, Errekatxo eta Aldai Alde.

Hamahiru zulo oso eta 28 milimetroko hondarrak lortuta, Burdin Gazteak taldeak poltsikoratu eban garaipena. 11 zulo oso eta 125 milimetro egin ebazan bigarren postuan sailkatu zan Kabiezesek. Podiuma Gallartak osatu eban, hirugarren, hamar zulo oso eta 18 milimetrogaz. Lehia estuagoa izan zan sailkapenaren behealdean. Izan be, Piratak, Errekatxo eta Aldai Alde taldeek zulo osoen kopuru berbera egin eben: bederatzi. Edozelan ere, Piratek 94 milimetro egin zituzten; Errekatxok, 52 milimetro; Aldai Aldek, 28 milimetro. Gaur Istebe Mirena Gartzia, “Temari” daukagu txapelketeaz berba egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00