Bertoko produktuak eta baserritarren lana, Gernikako astelehenetako azokearen ardatz nagusiak

Edorta Unamunok astelehenetako plazearen balioa nabarmendu deusku: bertoko produktuak eta hurbileko saltzaileak

Urriko Azken Astelehenetik harago, Gernikako Merkadu plazaren errealidadea

Edorta Unamuno, Bizkaia Irratiko kolaboratzailea / Bizkaia Irratia

Gernikako astelehenetako Merkadu plazak bertoko baserritarren produktuak erosteko aukera eskaintzen dau, baina plazearen ohiko jardunak erronka nabarmenak daukaz: besteak beste, baserriko produktuak saltzen dabezan postuak gitxitzea, eta belaunaldi barrien parte-hartzea urria izatea. Edorta Unamuno Lau Haizetarako kolaboratzaileak astero azokearen barri emoten deusku, eta gaur, Gernikako Urriko Azken Asteleheneko azoka berezian, bertan topau geinkezan produktuak, prezioak eta plazearen egoerea izan dauz berbagai.

Unamunok gogorarazo dau azokearen garrantzia ez dala egun berezi horretara mugatzen. Astelehenero, baserritarrek eta beste saltzaile batzuek euren produktuak eskaintzen dabez, eta erosleek bertoko jeneroa erosteko aukera daukie. Halanda be, azken urteotan aldaketak igarri dauz. Gero eta gazte gitxiago, eta gero eta postu gitxiago. Azken honi jagokonez, Unamunok ohartarazo dau, barazkien eta ortuarien postuak gero eta gitxiago dirala. Egoera horren atzean, besteak beste, baserriko jardunaren eta azokako salmentaren etorkizuna dago. Plazak urteetan bertoko ekoizleen produktuak eskaini dauz, baina baserritarrek belaunaldiz belaunaldi egindako lanak ez dauka jarraipena bermatuta. Unamunoren esanetan, gazteak azokara hurreratzeko beharra dago, bai bertoko produktuak erosten jarraitzeko, bai baserriko ekoizpenari eusteko.

Gaur be produktuen eskaintza zabala izan da. Barazkien artean, besteak beste, piperrak, porruak, kalabazak, kalabazinak, azelgak, koliflora eta brokolia ikusi dira. Udagoieneko produktuen artean, perretxikoak be izan dira, eta postuetan lore freskoak eta krisantemoak be egon dira, Domu Santu egunaren atarian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00