Adimen Artifizialaren kazetaritzako erabilerearen ganeko azterlana egiten dabil EHU-ko Gureiker taldea

Hedabideetan egiten dan AAren erabilerea eta ofizioan eragingo dituan aldaketak aztertuko ditue

Terese Mendiguren: “Hedabideek fidagarritasuna bermatzen dabe”

Terese Mendiguren / Bizkaia Irratia

Adimen Artifizialak bere alde onak eta txarrak daukaz kazetaritzan be, eta horren barri jasoten dabilz EHUko Gureiker taldekoak. Ikerketea hasi dabe, izan be, Adimen Artifizialak kazetaritzako hainbat zereginetan lagundu leike, batez be, datuetan oinarritutakoetan. Horrek kazetariak librau leikez bestelako lan batzuk egiteko eta batez be, kazetaritza geldoagorako.

Terese Mendigurenek Goizeko Izarretan saioan esan deuskunez formazinoa garrantzitsua da kazetarientzat, lanean dabilzanek bai baina unibertsidadean ikasten dabilzanek be ikasi behar dabe AAren erramintak modu egokian erabilten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular