Umeari titia emoterakoan, bularreko areolaren ahalik eta zatirik handiena umetxoaren ahoan sartzen da eta posizinoa: sabela sabelaren kontra, umearen sudurra titiburuaren pareanjarriz.Umearen burua amaren ukondoan edo bere bizkarra besaurrean jarrita. Beste eskuarekin amak bularra umiaren ahora zuzentzen dau ze umiak titiburua eta areola prentsatu behar dauz.
Titiburua eta areola ahoan sartu eta ezpainak hermetikoki zarratu. Masailazurra jaitsi egiten da eta hutsune bat sortzen da ahoaren aurreko eskualdean. Masailazurrak aurrera egiten dau, ertz albeolarra goiko masailazurraren parean jarri arte. Masailazurra bular-muturraren kontra sakatzen dau eta atzeruntz eta aurreruntz igurtziz zukatzen dau.
Igurtzien ondorioz, ahosabai gogor eta bigunaren loturaraino iristen da titiburua.Mihiak koilara edo kanoa itxura hartzen dau, mihiaren aurreko aldea altxatzen da eta esnea bertatik txirristatzen da.Titipunta hartu, luzatu, masailazurra aurreratu, mingaina luzatu goruntz eta mugitu, esnea irentsi eta arnasa sudurretik hartu. Guzti hau egiten dau jaio barri batek.