10 mendi horren artean, Bizkaikoak, Anboto eta Gorbeia agertzen dira

Egileak Javier Arostegi, Arturo Apraiz eta Luis Miguel Martínez-Torres geologia saileko irakasleak dira

“TOP 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de Geólogo” argitaratu dau EHUk

TOPO 10 Cumbres de Euskal Herria a vista de Geólogo” Euskal Herriko  Unibertsitateko argitalpen zerbitzuak argitaratutako liburu da. Euskal Herriko 10 mendienblematiko igotzean ikusten diren ezaugarri geologiko nagusiak deskribatzen dira. Bizkaikoak Anboto eta Gorbeia dira.

Egileak Javier Arostegi, Arturo Apraiz eta Luis Miguel Martínez-Torres geologia saileko irakasleak dira. Liburuan Euskal Herriko 10 tontorrik adierazgarrienetarikoak aukeratu eta tontorrera heldu baino ez ikusten diren paisaien, erliebe-formen, landaretza-aldaketen arrazoi geologikoak azaltzen dira erraz, ibilbideko ezaugarri geologiko nabarmenenak deskribatzeaz gain. Azalpenak era oso bisualean agertzen dira, argazki eta irudi interpretatu asko gehitu direlako.

Liburuaren helburua da mendira igo ahala ingurura begiratu eta ikusten danaren jatorria ulertzea. Horretarako hainbat geldiune iradokitzen dira eta geldiune bakoitzean ikusten dana azaltzen da.
Liburua gazteleraz argitaratu da, ez baita euskaraz argitaratzeko finantziaziorik lortu eta, baina ibilbide bakoitza sarean jarriko da, wikiloc plataforman (oraingoz bi dagoz, Anboto eta Cruz del Castillo)
ibilbide geologiko modura adierazita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular