Tor magoak magia ekarri dau Bilbora. Algortarra, ingenieritza ikasi eban baina beti izan dau magiaren grina. Berak azaldu dauenez kuriosidade hau bere aititek piztu eutsan txikitatik eta orain ingeniaritza alde batera itzi dau eta hobbylez dauko. Magia ikuskizunak euskaraz eta gazteleraz eskeintzen dauz, edozein ekitaldi mota eta lekutarako. Formatu txikietatik, kultur etxeak, eskolak edo herriko jaiak, ekitaldi handi eta antzokietara. Adin guztietarako magia ikuskizunak dira, eta beragaz egon gara solasaldian Lau Haizetara saioan. Zapatu honetan, hilak 14, arratsaldeko 19:00etatik aurerra ikuskizuna eskeiniko dau Euskalduna Jauregian. Zeozer aurreratu deusku egindako magia trukuaren bitartez, ikusgai dagoana gure TikTok profilean: @bizkaiairratia.