Kirmen Uriberen eleberria izan da aurtengo irakurraldi jarraituaren protagonistea

Ondarrutarrak "poztasun handiz" hartu eban etenik bako irakurraldiaren eleberria 'Bilbao-NY-Bilbao' izatea

Kirmen Uribe idazlearen ‘Bilbao-NY-Bilbao’ irakurri da etenik barik Arriaga Antzokian

Arriaga Antzokian ospatzen dan Klasikoen Irakurketa jarraituaren 17.garren edizinoa izan da aurtengoa. Berrehun lagun baino gehiagok irakurri dabe eguen honetan Kirmen Uribe idazlearen Bilbo-New York-Bilbao eleberria. Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako ekimena da. Kirmen Uribe izan da lehenengoa irakurtzen goizeko zortziretan. Eta azkena be bera izan da arratsaldeko ordubietan. Goizean zehar, idazleak, musikariak, kazetariak, politikariak eta agintariak igaroko dira besteak beste, Arriaga antzokitik, minutu bateko pasarteak irakurtzera. Euskaltegiko ikasleek be irakurri dabe eta diasporatik, Euskal Etxeetan euskerea ikasten ari diranak be izan dira gaur irakurle.

Irene Larraza, Etxepare Euska Institutuko zuzendaria Bizkaia Irratiko mikrofonoetara hurreratu da eta Euskal Etxeetako partaidetzari buruz berba egin deusku. Urtero lez, ilusino handiz hartu dabe ikasleek gaurko eguna, eta modu batera edo bestera parte hartzeko ahalegina egin dabela azaldu deusku. Julen Pagazaurtundua Bilbo Zaharra Euskaltegikoak bestalde, egun honen atzean dagoan lana azpimarratu dau, zelan urtebeteko antolakuntza eta prestakuntza behar dan, eta oso gustura egiten dabela.

“Poztasun handiz jaso neban albistea”

Kirmen Uribe idazlea eta gaurko protagonistea New Yorken bizi da, baina egun berezi honetarako Bilbora osterea egin dau. Hainbat eleberri eta liburu argitaratu dauz, aitatzekoak esaterako ‘Mussche’, ‘Elkarrekin esnatzeko ordua’ eta ‘Izurdeen aurreko bizitza’ eleberriak eta ‘Bitartean heldu eskutik’ eta ’17 segundo’ poesiak-lanak. Gaur egun New Yorken bizi da baina, itzulpenen bidez, mundu osoan ditu irakurleak. Aukeraketaren ganean itaunduz, ondarrutarrak azaldu dau “poztasun handiz” jaso ebala albistea eta oso gustura dagoala bere eleberria beste ahotsetan entzuten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular