Transpirenaica Solidaria 2026k aurrera darrai. Bagilaren 18an Hondarribian hasi zan hezkunzta eta gizarteratze proiektua hau, eta garagarrilaren 20an amaituko da Cadaqueseko Cap de Creus-en. Pirinioak oinez zeharkatzeaz harago, egoera ahulean dagozan gazteen inklusinoa, autonomia, bizikidetza eta balioen transmisinoa sustatzea dauka helburu. Formació i Treball fundazinoak antolatzen dau.
Joan dan astean, Ane Astui bizkaitarrakk, Transpirenaica Solidariaren lau eguneko etapa baten hartu eban parte. Algortako gazteak gizarte hezitzaile lez lan egiten dau Katalunian. Emanzipazino pisuetan egiten dau lan, batez be, gazte migranteakaz. Astuik azaldu deuskunez, bere erakundearen bitartez ezagutu eban egitasmoa. Bere esanetan, esperientzia “berbakaz azaltzea zaila” bada be, guztiz gomendagarria da. Lau Haizetara irratsaioan azaldu dauanez, egunero, ibilaldia hasi aurretik, talde-dinamika bereziak egiten ebezan. Gazteek hausnarketarako dilema bat lantzen eben, eta gero, ibilbidean zehar, bakotxak ardura jakin bat hartzen eban: taldea gidatzea, atzean geratzen ziranei laguntzea, ingurunea garbi mantentzea edo taldekideen arteko giroa jagotea, besteak beste. Astuiren ustetan, metodologia horrek gazteen arteko konfiantza eta alkarlana indartzen dauz. “Esparru formaletik kanpo, natura moduko ingurune baten be asko ikasi daiteke. Natura, gazteak, alkartasuna… benetan ikagarria izan da”, nabarmendu dau.
