"Ez daukagu Bilbora joateko trenik, metroz edo busez joan behar gara baina askoz luzeagoa da"

Itziar Perezek bide alternatiboak hartu behar dauz Trapagarandik Bilbora joateko

Trapagarango Renfe zerbitzuaren irisgarritasun faltea salatu dabe

Itziar Perez, Fekoor alkarteko kidea eta gurpil aulkian mogiduten dan emakumea, Trapagarango tren geltokian dagoan irisgarritasun arazoa salatu dau. Trapagaranen bizi da eta orain dala asko Renfe aldirietako trenara ezin da igo. Nasaren eta bagoiaren arteko tartea gehiegizkoa da, eta horregaitik, ezinezkoa egiten jako gurpildun aulkiagaz bagoira sartu. Fekoor, Desgaitasun Fisikoa edo Organikoa daben Pertsonen alkarteak garagarrilaren 21ean konzentrazinoa egin eban Bilbon arazo hau salatzeko, baina Itziarren esan deusku ez dabela erantzunik jaso oraindik.  Gaur, Lau Haizetara saioan izan dogu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00