Atzerritartasun, Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen gaineko Kongresua Euskalduna Jauregian

Migratzaileen gaia gizatiartu egin behar da

Xabier Legarreta: “Harrerea asko aitatzen dogu, baina integrazinoa be oso garrantzitsua da”

Xabier Legarreta Eusko Jaurlaritzako Ongizate eta Erronka Demografikoko sailburuordeak integrazinoan ipini dau fokoa, beragaz eukitako kontualdian. Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailak antolatuta, Atzerritartasun Harrera eta Integrazino Zuzenbidearen Nazilnoareteko I. kongresua egiten dabilz Euskalduna Jauregian.

Legarretak esan deusku migratzaileei harrera ona eta egokia egitea oso garrantzitsua dala, baina integrazinoan dagoala gakoa, horretan ahalegin handia egin behar dala. Migratzaileak gizatiartu beharraz be egin deusku berba, multzo moduan hartzen ditugulako, baina euren artean amets eta proiektudun pertsonak dagozala: gizonak, emakumeak, umeak… perfil ezbardinetako jentea, beharrizan ezbardinekin.

Bagilean onartu zan Migrazino eta Asilorako Europako Ituna, eta orain inplementazinoaren txandea da. Legarretaren arabea, horretan argibideak falta ditue Espainiako gobernuaren aldetik. Biltzar honetan ezagutza partekatua sortzen ahaleginduko dira, ezagutza horretatik abiatuta administrazinoetara eta erakunde eskudunetara ailegetako moduko proposamenak egiteko. Era askotako 700 pertsona inguru dabilz parte hartzen: administrazino publiko eta migrazinoetako arduradunak, etorkinei laguntzen deutsien gizarte-erakundeak eta alkarteak, unibertsidadeak, ikertzaileak, arlojo juridikoko profesionalak, enplegu, prestakuntza eta hezkuntza-arloetako eragileak eta abar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00