Turistifikazinoak Uribarriko bizilagunen bizimodurako arazo ugari dakarzala salatzen dabe Auzo Alkartetik

Neurri zehatzak proposatuko ditue egoereari bueltea emoteko

Turistifikazinoaren kalteak salatuko ditue gaur Uribarri auzoan

Markel Zugaza eta Uxue Martinez / Bizkaia Irratia

Uribarriko auzo alkarteak turistifikazinoaren kalteak salatuko ditu agerraldi baten, gaur arratsaldean. 19.30etan alkartuko dira Paneran eta Funikularraren enparantzaraino joango dira.  Auzo alkarte horretako kide diran Uxue Zugazak eta Markel Martinezek esan deuskuenez,  alde askotatik nabaritzen ditue turistifikazinoaren kalteak auzoan. Horretariko bat etxebizitzearena da, turismoari eskainitako etxebizitza asko egoteak bertakoentzako gitxiago egotea dakarrelako, eta gainera garestiago. Pertsona askok ei ditue arazoak etxebizitzea eskuratzeko, batez be gazteek eta egoera zaurgarrian dagozanek. Ondorio kaltegarri bakarra hori ez dala azaldu deuskue, eta auzoko dendek be pairatzen dituela ondorioak.

Uribarri auzo alkartekoen arabera, turismo arloan dehazkundea beharrezkoa da, turismo eredu hau ez dalako jasangarria. Inspektore gehiago eskatzen dabe, gaur egun 12 dagozalako EAE osorako, eta Uribarrin bertan dagozan 200 etxebizitza turistikoetatik erdia baino gehiago legez kanpokoak dirala azaldu dabe. Partxeak baino, neurri globalak aldarrikatu ditue.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00