Zaratamoko 100% Orekan kluba dabil antolaketa lanetan

Zaratamon urriaren 14an ospatuko da

Txakurren obedientziarako estaduko txapelketea Bizkaian

Marie Deitieux txakur hezitzailea / Bizkaia Irratia

Marie Deitieux Zaratamon bizi dan txakur hezitzailea da. Orain 8 urte etorri zan Iparraldetik Bilbora, Bizkaiko uriburuan txakurren hezkuntzan trebatzeko ikastaroa jasotzeko. Gaur egun Zaratamon 100% Orekan txakur eskola propioa dauka. Bertan arazo psikologikoak edota jarrera arazo ohikoak daukiezan txakurrak trebatzen lan egiten dau. Zaratamoko klubak astelehenero egiten dauz entrenamendu saioak, 17:30ean, Gurutzaldeko futbol zelai ohian. Gaur egun 19 kide daukaz 100% Orekanek.

Orain dala urte bi, Marie Deitieux ODU kirol modalidadean parte hartzen hasi zan eta orduan Espainiako txapeldunorde izan zan, Etsai izeneko bere border colliagaz. ODU gaztelaniazko siglak dira eta kirol obedientzia baliagarria esan gura dabe.

100% Orekan klubeko arduradunak Herriz Herri saioan azaldu deuskunez, urtean zehar ligarako puntuak batzen ibilten dira parte-hartzaileak Espainian zehar antolatutako proba desbardinetan. Zaratamoko klubeko kideak aurton Toledon, Nafarroan eta Gipuzkoan izan dira ligarako puntuak eskuratzen. Finala zemendian jokatuko da. Aurretik, baina, urriaren 14an, Zaratamoko Gurutzaldeko futbol zelai ohian izango da Espainiako txapelketako jardunaldia. Ordutegiak erabagita ez dagozan arren, proba egun osokoa izango dala esan deusku txakur hezitzaileak. Txapelketan edozein motako txakurrek parte hartu leikela azaldu deusku Marie Deitieuxek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular