Txontxongilo bertsolariak Orozkora helduko dira barikuan

Antton Bastero titiriteroagaz eta Felipe Zelaieta bertsolariagaz egin dogu berba eurek sortutako ikuskizuna ezagutzeko

Txontxongilo bertsolariak Orozkora helduko dira barikuan

Antton Bastero eta Felipe Zelaieta / Eusko Jaurlaritza

Txontxongilo bertsolariak izeneko ikuskizuna Orozkon izango da barikuan, garagarrilaren 14an. Aupa Bizkaia saioan antzezlana egiten daben Antton Bastero txontxongilariagaz eta Felipe Zelaieta bertsolariagaz egin dogu berba. Obra Euskal Herriko tradizinoen goraipena da.

Felipe Zelaieta bertsolaria aukeratzen dabe Euskal Herria Bertsolaritzaren Munduko Txapelketetan ordezkatzeko. John Zelaieta, Idahotik iritsitako senide histrionikoa beragaz batera egongo da.

Ibilbidea

Antton Bastero titiritero profesionala da 1980. urtetik. Gehienetan txikienei zuzendutako euskarazko ikuskizunetan egiten dau lan. Halanda be, gazte, heldu eta adineko personen aurrean be aritu da.

Felipe Zelaieta, aldiz, ibilbide zabaleko bertsolaria da. Azken urteotan, Gazteizko Iparralde Gizarte Etxean bertso lantegia gidatzen aritu da. Txontxongilo bertsolariak da, Olentzerorenaz gain, antzerki munduan egiten dauan lehenengo ikuskizuna.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular