Eñaut Iturbe: "Udalatx mendiak berak kontetan dau zer dan eta zer izan dan"

Estreinaldia, Mendi Film jaialdian, zapatuan Euskalduna Jauregian izango da

“Udalatx, ura eta atxa” dokumentala estreinauko dabe Bilbon

Udalatx mendia / "Udalatx" dokumentala

Mendi Film jaialdiaren barruan, zapatuan, Bilboko Euskalduna Jauregian “Udalatx” dokumentala estreinauko dabe eguerdiko 12:00etan.  “Udalatx mendiak berak kontetan dau zer dan eta zer izan dan” azaldu deusku Eñaut Iturbek, egileetariko batek. “Mendi tontor bat baino gehiago da, gizakien lehen aztarnak Udalatxeko magalean, Lezetxikin topau ebezan. Bizitokia be bada gaur egun” gaineratu dau Iturbek.

Dokumentala Besaide mendi taldearen aspaldiko ideia izan da. Ikusentzunezkoak 37 minutu daukaz eta Bilboko estreinaldiaren ostean, dokumentala Arrasaten eta Elorrion (urtarrilaren 18an) eskeiniko dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular