Bilbon hasiko dira aurten

Bagilaren 11tik garagarrilaren 11ra bitartean izango dira

UEUren Udako 53. ikastaroak prest

UEUren 53. Udako Ikastaroen aurkezpena / Bizkaia Irratia

Bagilaren 11tik garagarrilaren 11ra bitartean eskeiniko dira aurten Udako Euskal Unibertsidadearen ikastaroak. 53. Udako Ikastaroak aurkeztu dauz UEUk Iruñean. Ikastaro honeek be, gogoeta eta hausnarketarako izango direla emon dabe jakiten. Gogoratu dabenez, ikastarook, arnasgune akademiko eta euskaldunen topagunea dira. Bost hamarkada beteta, ikastaroen iraupena edo kokalekua aldatu dira eta beste garai batzuk bizi doguz. Irati Iciarrek, ikastaroen arduradunak azpimarratu dau UEUko ikastarook momentuko egoerara egokitzeko malgutasuna erakusten dabela.

Hasierea Bilbon

Jardunaldi desbardinak antolatzea, lankidetzan aritzea eta euskeraz eskaintzea dira ikastaren ezaugarri nagusiak. Eskaintzaren arabera, batzuk beste batzuk baino interes handiagoa eragiten dabe. Gai estrategikoak bilatzen ahalegintzen dira. Horren adibide, urte honetako lehen egunerako aukeratutakoa, Ingumaren 25. urteurrenaren harira antolatutakoa. ‘Inguma, 25 urtez euskal komunitate zientifikoaren ispilu’ dauka izena jardunaldiak. Euskerazko produkzino zientifikoaren argazkia ataraten ahaleginduko dira bertan. Kontseilua, Jakin, Sehaska edo Behategiagaz lankidetzan aritu da UEU Udako Ikastaroak antolatzen. Hogei jardunaldi izango dira aurten. Bilbon lehenengoa eta ostean, Iruñean, Eibarren eta Baionan eskaintzeaz gain, Tolosan, Usurbilen, Errenterian eta Gasteizen be izango dira. Berbaldiak, mahai-inguruak… parte hartzea bermatzen daben saioak izango dira. 10 eurokoa da saio bakotxaren prezioa. Jardunaldia hasi baino astebete lehenagorarteko epea dago izena emoteko. www.ueu.eus atarian informazino guztia eta matrikulea egiteko aukerea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00