Eneko Astiagarraga "Build a future" GKEko kideagaz Ugandako umeei buruz berbaz

Getxoko "Build a future" alkartea hango eskola eta umezurtztegi bati laguntzea eskaintzen dabil

Ugandan bi milioi umezurtz inguru dagoz gaur egun

Getxoko alkarteko kideetariko bat Ugandako eskola bateko umeakaz / Build a Future

Abuztutik bikoxtu dira Getxoko Build a Future gobernuz kanpoko erakundearen bazkideak. Aurrekontua bikoiztea da orain helburua. Ugandan laguntzen dau GKE honek. Eneko Astigarragak azaldu deusku Build the Future alkartea iaz sortu ebela.

Ugandan eskolea eta umezurtztegi baten eskaintzen dabe laguntzea. 90 ikasle dagoz eskola honetan eta euretatik 30 umezurtzak dira. Pandemiak esan behar, kalte handia eragin dauala inguruan eta belaunaldi batzuk galdu egin dirala. Getxoko Build a Future taldeak orain arte egindakoaren barri emon deusku Astigarragak. Abuztuan, kanpainea egin eben sare sozialetan. Ikusgarritasuna emon eutson honek alkarteari. Bazkide kopurua bikoxtu egin dabe eta 25 kide dira gaur egun. 7 mila euroko aurrekontuagaz funtzionau dabe orain arte. Helburua, aurrekontua bikoxtea da Eneko Astigarragaren berbetan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular