Istripu bana egon zan atzo goitibeheretan eta sokamuturrean

Mireia Elkoroiribe: "Jendea oso pozik dago barraken kokapen barriagaz"

Umeen Eguna ospatu dabe Durangoko San Faustoetan

Ume dantzariak Durangoko udaletxearen aurrean / Bizkaia Irratia

Domeka goizean erraldoiek, dantzariek, txistulariek eta buruhandiek egindako kalejirak umeen txupinerako garra piztu eban. Aurton Kurutziaga Ikastolako umeek euki dabe Umeen Eguneko pregoia irakurteko eta txapligua botetako ardurea. Atzo Tabira auzoan ospatutako goitibeheren jatsierak ehundaka ikusle batu eban. Bestalde sokamuturrean istripu bat gertatu zan, gazte bat errekara jausi zan eta anbulantziaz eroan behar izan eben.

San Fausto egunean, pasa dan barikuan, Mireia Elkoroiribe alkateak Goizeko Izarretan irratsaioan esan euskunez, primeran hasi dira jaiak Durangon. Aurton, nobedadea da, antxinako trenbidearen lurretan jarri dabezala barrakak eta zezen plaza. Kokapen barriak harrera ona izan dauala dino Elkoroiribek. Barikuan ETSren kontzertuak Ezkurdi plazea gorain bete eban.

Lur eremu hau, hemendik aurrera, zirkoa datorrenerako erabiliko da besteak beste. Eguenean izan zan San Fausto jaien txupinazoa eta oso ondo joan zan guztia. Iaz izandako aforo arazorik ez da aurten igerri. Esan behar, bestalde, Txosnen Batzordetik udal gobernua kritikatu dabela esanaz, ordutegiak eta espazioa murriztu deutsiezala. Hori dala eta, Pantxike pertsonaia, txoznen pertsonaia, ez zan udalaren txupinan izan. Durangoko alkateak esan deusku, arauak bete egin behar direla. Zaraten ganeko araudia be gogoratu dau Elkoroiribek honakoa be errespetatu egin behar dala gogoratuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00