
Osakidetzagaz lotutakoak dira Datuen Babeserako Euskal Agintaritzea jasoten dabezan erreklamazino ohikoenak. “Osasun datuak babestu nahi izaten doguz” esan dau Unai Aberasturik, Datuen Babeserako Euskal Agintaritzako buruak gaur Goizeko Izarretan saioan.
Beste gai bat, obulu edo hazi emoleen identidadearen ingurukoa da. Identidade hori babestuta dago; arrazoi garrantzitsu bat ez badago, ezin da jakin nor dan emoilea. “Arrazoi garrantzitsu hori osasunagaz lotutakoa izango litzateke. Europan anonimotasun hori altxetako korrontea zabalduz doa eta hona be heldu leiteke” azaldu dau.
Datu biometrikoak
Bereziki babestuta dagoz norberaren datu biometrikoak. “Asko aztertzen dabilen gaia da. Gure bizitza osoan identifiketan gaituen aztarnak dira (irisa, atzamarra…) eta oso gitxitan erabili ahal dira, kasu justifikauetan baino ez” adierazo dau Aberasturik. Alternatibaren bat eskaini beharko litzatekela esan dau eta holakorik ez balego kontsumitzaileak Datuen Babeserako Euskal Agintzaritzara jo beharko leukela iradoki dau.