Bermeoko erdilaria gero eta minutu gehiago jokatzen dabil Ernesto Valverderen aginduetara

Oso gustora dago Athleticen lehen plantilan eta eskertu egiten dau taldeko beteranoek eskeinitako babesa eta berotasuna

Unai Gomez: “Sinistu egiten dogu Txapeldunen Ligan sartu gaitekezala”

Unai Gomez, Lezaman euki dogun berbaldian / Bizkaia Irratia

Unai Gomez hasierako hamaikakoan ipini dau Ernesto Valverdek Athleticek jokatu dituen azken hiru partiduetan. Hogei urteko erdilari bermeotarrak gero eta pisu handiagoa dauka taldean eta bere lana erabakigarria izan da partidu batzutan. Bartzelonaren aurkako kopako partiduan entrenatzaileak atsedenaldian zelairatu eban, markagailua Athleticen aurkakoa zanean. Unai Gomezek bizitasuna eta sakontasuna emon eutsan taldearen erasoko jokoari eta zuri-gorriek gainditu egin eben kanporaketea. Las Palmasen aurkako partiduan berak azken minutuan sartutako golak balio handiko garaipena emon eutsan bere taldeari.

Liga txapelketako lehen jardunaldian Real Madriden aurkako partiduan debutau ebanetik, guztira, hamasei partidutan hartu dau parte, hamabitan aulkitik urtenda eta lautan hasierako hamaikakoan. Gol bi sartu dauz, Betis eta Las Palmasen aurka, eta Ernesto Valverdek erakutsi dau konfiantza handia daukala beregan. Zelaira urteten dauen bakotxean gorputz eta arima ipinten dauz bedartzan eta amorru hori nahastau egiten deutse taldekideei.

Oso gustora dago lehen taldean eta eskertu egiten dau beteranoengandik jasotako berotasuna eta laguntzea. Itxaropentsu dago etorkizunari begira eta Txapeldunen Ligarako sailkatzeko aukerea aitatuta, aldagela barruan sinistu egiten dabela azpimarratzen dau.

Harro dago bermeotarra izateaz eta harreman berezia dauka Mikel Jauregizarregaz, taldeko beste bermeotarragaz. Odol berokoa da baina badaki zelaian lasaitzen ikasi behar dauela, sarritan gauzak arin egiten ahalegindu eta baloia galtzen dauelako. Gustora egon gara bergaz berbetan Lezaman.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular