Futbolean, kopa txapelketak beti izan dira bereziak eta talde askoren lorpenik handienak txapelketa honetan lortu dira. Azken urteetan, formatu barriagaz, talde apalek edo aurrekontu urriagoa daukenek zeresan handia emon dabe. Azkena, eta historia egiten dabilena, Portugalgo Torreense taldea da. Portugalgo bigarren mailako taldea da eta maiatzaren 24an Taça de Portugal-eko (Portugalgo kopa) finala jokatuko dabe Sporting Portugalen kontra, Athletic txapeldunen ligatik at itzi eban taldearen kontra.
Portugalgo talde honetan Unai Perez ondarrutarrak jokatzen dau. Athletic-eko harrobian, Logroñesen eta Barakaldon jokatu ostean, Portugalgo bidea hartu eban. 24 urtegaz, futbol profesionalera salto egitea erabaki eban. Liga txapelketan hirugarren dagoz eta kopan historia egiten dabiz. Bidean, lehen mailako Casa Piari be irabazi deutse. Final erdietan hirugarren mailako Fafe talderen kontra irabazi eben partidu bira, talde honek lehen mailako hiru talde kanporatu ebazan final erdietara sailkatzeko.
Gaurkoan, Unai Perez geugaz izan da Jokoan irratsaioan.
