EHNE sindikatutik Unzalu Salterain-ek azaldu deuskunez, gaur egungo testuinguruan lehenengo sektoreak asko pairatzen dau nazinoarteko krisialdietan. Honen aurrean, kanpoko hainbesteko mendekotasunik ez eukiteko moduko eredua landu behar dala esan deusku. Zentzu horretan pausoak emoten dabilzala, gauzak martxan dagozala, baina denporea beharko dala emaitzak igarten hasteko.
Gaurkoa San Isidro eguna da, baserritarrena, baina baita Nakba eguna be, eta gogoan hartuko dabe Urkiolan egingo daben ekitaldi baten. Eguerdiko 12.00etan ekimena egingo dabe ‘Lurra, Palestina, Alkartasuna’ goiburupean. Maite Aristegi Etxaldeko kidearen berbalditxoa, Txiplas-en bertsoak, Mahmud Darwish idazlearen poemen irakurraldia Marisa Barrenaren eskutik eta olibondo baten landaketea.
Beste gai batzuk
Lehenengo sektoreko belaunaldi aldaketeaz, gauzak ondo doazela azaldu deusku Unzalu Salterainek. Neurriak dagozala martxan gazteak baserri munduan sartzeko eta badabilzala sartzen.
Mercosur akordioaz bere kezkea agertu deusku. Momentuz, behin-behinean indarrean dago eta hasi dira arazo batzuk sortzen. Esaterako, Brasiletik datorren okeleak ez dituala gitxieneko osasun arauak beteten.
Europako Nekazaritza Politika bateratuari dagokionez, 2028tik aurrerako PACa negozietan dabilz gaur egun. Antza danez nahiko epe luzerako izango da eta alde onak bai ei daukaz.
