Bagilaren 25etik 28ra bitartean egingo da bigarrenez

14 eta 16 urte artekoei eskeinitako ekimena

Urdaibai Oinez, 4 eguneko abentura

Urdaibai ingurua / Bizkaia Irratia

Urdaibai Oinez ekimena egingo da bigarrenez aurten. Bagilaren 25etik 28ra bitartean egingo da lau eguneko abenturea. Urdaibaiko herriak zeharkatuko dabez parte-hartzaileek, begiraleen laguntzeagaz. 14 eta 16 urte artekoei zuzendutako ekimena da eta honeek bagilaren 4ra bitarteko epea daukie izena emoteko.

Igazkoa arrakastatsua

Urremendi Landa Garapen alkartea eta Lurbide dira ekimenaren antolatzaileak. Igaz hogei lagun inguruk emon eben izena eta oso esperientzia ona izan euretariko askorentzat. Antza danez, galdezka egon dira bigarrenez egingo ete dan. Parte-hartzaileek lo egiteko sakua eta erropa erosoak eroan behar dabez lau egun honeetarako. Nondik nora ibili diran ez dabe aurretik jakinarazoten. Ainhoa Oar Urremendiko Gazteria teknikariak azaldu dauan bakarra da errekaren alde bietatik ibiliko direla. Gosaria eta afaria euren prestatu beharko dabez. Lo egiteko orduan barriz, gerta daiteke elizpe baten egitea, frontoi baten edo aterpetxe baten. 180€ ordaindu behar dabe Busturialdeko gazteria zerbitzuan dagozan herri txikietan erroldatutako gazteek eta 387€ beste herrietakoek. Lehentasuna Busturialdekoek izango dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular