Txiri Txiri proiektuagaz jarraituz, ibilbide dibulgatzaile bat eskainiko dabe astegoienean

Haurtzaroko Basoa egitasmoa be martxan daukie, zuhaitz autoktonoak landatuz Urdulizko lursail baten

Urdulizko Udalak eta Tantak alkarteak barriro dakarre Txiri Txiri proiektua

Tantak alkarteko Iratxe de Lara / Bizkaia Irratia

Orain dala hiru urte sortutako Txiri Txiri ekimenak, herritarrak aktibetea dauka helburu, Urdulizko ingurune hurbilenean jarduera fisikoa modu osasuntsu eta dinamiko baten sustatuz. Lau ibilbide egingo dabez aurton, eta lehenengoa domekan, bagilaren 4an, egingo dabe: Urduliztik Plentziara, natura eta historia ibilaldia. Urdulizetik Plentziara joango dira, Plasentia de Butrón museoa bisitatuz.

Urdulizko Udalak eta Tantak alkarteak antolatzen dabez ibilaldi honeek. Ingurumenagaz eta Uribe Kostako txokoetako fauna eta floraren zaintzeagaz konprometidutako alkartea da Tantak.

Alkarteak Haurtzaroko Basoa egitasmoa be zuzentzen dau, Urdulizko Udalak sustatuta. Proiektua 2022.urteko zezeilean hasi eben eta helburu nagusia ingurumen kontzientzia sortzea da, baita udalerriko ingurune naturala ezagutzea eta jagotea be. Horretarako, urtez urte, Urdulizko neska-mutilek zuhaitz autoktonoak (urkiak, haritzak, arteak, lizarrak…) landatzen dabez Urdulizko kanposantu barriaren inguruan dagoan lursail baten. Momentuz, 1500 zuhaitz landatu dabez.

Iratxe eta Ana de Lara ahiztak Tantak alkarteko kideak dira, eta eurek azaldu deuskuez proiektu bi honeek Herriz Herri saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular