"Tresna fotoboltaikoak eta hidraulika txikiak baliatu gura doguz" esan dau Joanes Mandalunizek

Energia komunidadea apirilaren 18an Gatikan aurkeztuko dabe

Uribe Butroen energia komunidade barria sortzen dabilz

Joanes Mandaluniz, David Henderson eta Eneko Olabarrieta / Bizkaia Irratia

Klima, ingurumen eta energia krisia gainditzeko Uribe Butroeko energia komunidadea sortzen hasi dira. Euskal Herria kanpoko energia iturrien menpe bizi da gaur egun. Egoera aldatzeko, beste zonalde batzutan lez, Uribe Butroen be energia komunidade bat sortzen dabiz klima, ingurumen eta energia krisiei aurre egiteko. Egoerea kezkagarria da, Uribe Butroeko energia komunidadeko kidea dan Joanes Mandalunizen esanetan.

Proiektuak hiru helburu daukaz. Lehenik, herritarren burujabetza energetikoa bultzatzea. Bigarrenik, funts ekologikoa daukan komunidade bat sortzea eta azkenik ekonomian bultzakada bat emotea. Energia sistemea deszentralizatu gura dabe eta herriak hartzea energiaren jaubetza. Helburuak burutzeko, hiru baliabide erabiliko dabez: tresna fotoboltaikoak, minihidraulikak eta minieolikoak.

Momentuz, eskualdean proiektua ezagutzera emoten dabilz. Datorren apirilaren 18an Gatikako Gaztegunean aurkeztuko dabe proiektua. Energia komunidade honetako Eneko Olabarrieta, David Henderson eta Joanes Mandalunizegaz berba egin dogu Goizeko Izarretan saioan,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular