Urbegi Bizia eta Andra Mari taldeen helburu nagusia Urkiolako bidekurutzeetako bidea garbitzea da

Bizkaiko eskaut talde batzuk auzolandegi bat egiten ari dira Urkiolan

Urkiolako hiru kurutzeetako bidean hobekuntzak egiten dabilz

Hiru Gurutzetako Begiratokia Urkiolako Parke Naturalean / Turismo de Observación

Hainbat eskaut gazte-talde igaroko dira Urkiolatik garagarrilean, hainbat jardueratan parte hartzeko. Garagarrileko lehen aste honetan, Santurtziko Urbegi Bizia eta Portugaleteko Andra Mari eskaut taldeak dagoz konponketen zereginetan. Taldearen helburu nagusia Urkiolako kurutzeetako bidea garbitzea da. Horretarako, bidearen alboetatik traba egiten dauen guztia kentzen dabilz, euria egiten dauenean ura pasa daiten. Lana amaitutakoan, enpresa bat arduratuko da lana bukatzeaz.  Gazteek autortzen dabe lan erraza dala eta lana oso ondo geratzen ari dala.

Goiz osoan zehar, gazteek hiru orduz lan-jarduera desbardinak egiten dabez, baina lanaz gan, aisialdirako eta ondo pasetako denpora be badago. Arratsaldea libre dabe, gura dabena egin daien.  Taldeko gazteen artean Aitziber Egaña dago, 17 urtekoa. Gaur Goizeko Izarretan izan dogu gugaz eta lanari buruz berba egin dau. Gainera lasaitasunaz eta paisaiez zelan gozetan dabilzan kontatu deusku Aitziberrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular