Urrats Erromeriaren eskutik musika-talde baten errealidadea ezagutzeko aukerea izan dogu Aupa Bizkaia saioan. Izan be, bandako trikitilaria dan Xabigaz berba egin dogu. Urte osoan kontzertuak emon arren, uda da sasoirik garrantzitsuena Euskal Herriko txoko desbardinetako erromerientzat.
Esaterako, Urrats Erromeriak kontzertu ugari egin ditu garagarrilean eta abuztuan Bizkaia osoan zehar: Loiun, Sopelan, Santutxun, Gorlizen, Bilbon, Berangon…
Hurrengo kontzertuak
Halanda be, ondino hainbat kontzertu daukiez abuztuan. Bihar, abuztuaren 14an, Gernikako jaietan egongo dira. Gainera, Xabik azaldu deuskunez, aurtengo kontzerturik bereziena biziko dabe Bilboko Aste Nagusian, Kaixo konpartsaren eskutik.