Urrats Erromeria udako biran murgilduta dago

Taldearen trikitilaria dan Xabigaz berba egiteko aukerea euki dogu Aupa Bizkaia saioan

Urrats Erromeria udako biran murgilduta dago

Taldea kontzertu batean / Urrats Erromeria

Urrats Erromeriaren eskutik musika-talde baten errealidadea ezagutzeko aukerea izan dogu Aupa Bizkaia saioan. Izan be, bandako trikitilaria dan Xabigaz berba egin dogu. Urte osoan kontzertuak emon arren, uda da sasoirik garrantzitsuena Euskal Herriko txoko desbardinetako erromerientzat.

Esaterako, Urrats Erromeriak kontzertu ugari egin ditu garagarrilean eta abuztuan Bizkaia osoan zehar: Loiun, Sopelan, Santutxun, Gorlizen, Bilbon, Berangon…

Hurrengo kontzertuak

Halanda be, ondino hainbat kontzertu daukiez abuztuan. Bihar, abuztuaren 14an, Gernikako jaietan egongo dira. Gainera, Xabik azaldu deuskunez, aurtengo kontzerturik bereziena biziko dabe Bilboko Aste Nagusian, Kaixo konpartsaren eskutik.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular