Urriko azken asteleheneko azokea egiten dabilz Gernika-Lumon atzo eta gaur. Pirenaika arrazako ganaduaren lehiaketea egiten dabilz eta 105 abelbuburu inguru batu dira bertan. Iaz baino gehiago, baina aurreko beste urte batzuetan baino gitxiago, aurrekoetan 120 be egoten ziralako. Juan Luis Irazola abeltzaina da eta ganadua eroan dau Gernika-Lumora. Momentuz hiru sari irabazi ditu, zekor bategaz eta behi bigaz. Berak esan deusku ganadu munduan erreleboa gatx dagoela, ganadua eukitea gastu handia dalako. Bera egunotan Gernikan egon da, bihar Agurainera joango da zaldiekin eta zapatuan Markina-Xemeingo Urriko azokara, ganaduagaz eta zaldiekin.
Astelehenetako plazako prezioen barri emon deusku Edorta Unamunok. Indabea izan da protagonistea gaur, 19 euro nguruan. Eguzkilore dotoreak be ikusi ditu Unamunok plazan, Forukoak.