Telefónica Fundazinoa eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko alkarlanari esker, 2021.urteko apirilean jarri zan martxan 42 Urduliz campusa. Programazino campusa da, doakoa, eta ikasteko metodologia barritzaile eta disruptiboa dauka. Amaya Molis komunikazino arduradunak azaldu deuskunez, “peer to peer” edo bikoteen arteko ikaskuntzan oinarritzen da, irakaslerik barik eta 24/7 irekia. Mota guztietako perfilentzako proiektua da. Campusean sartzeko baldintza bakarra 18 urtetik gorakoa izatea da.
Zabaldu zanetik, 42 Urduliz campusak 6.500 eskaera baino gehiago jaso dauz eta 7 “igerileku” antolatu dauz. “Igerilekuak” campusean sartzeko hautaketa prozesuak dira. Prozesu honetako partehartzaileak 26 egunez morgiltzen dira ikaskuntza disruptiboaren ereduan. Egoera honetan dago Ion Peli Zubizarreta donostiarra. Maiatzaren 8an hasi eban hautaketa prozesua.
Fase hau gainditu ostean, ikasleek hiru urte eta erdi inguruko prestakuntzea hasiko dabe Urdulizko Dorrean. Lan merkarduak gehien eskatzen dauazan ezagutzak eta gaitasunak lortuko dabez.
Gaur egun 282 ikasle dagoz 42 Urduliz campusean. Horreetatik %20 emakumeak dira.