"Alokairurako etxeetako jaubeek ez dabez maizterren perfil danak bardin ikusten" azaldu dau Sabin Goirigolzarrik

Sabin Goirigolzarri: "Etxebizitzak Lege barriak eragindako egoera bat da"

Urtebetetik beherako alokairuak barra-barra Bilbon

Bilboko San Inazio auzoko etxebizitza bloke bat / Wikimedia

Bizkaian alokairurako etxe gitxi dago momentu honetan. Euriborraren igoereak, hipoteken garestitzea ekarri dau eta ondorioz, etxebizitza gitxiago saltzen dira, eta jenteak alokairua nahi dau. Sabin Goirigolzarri, Mungiako Iturburu inmobiliariakoa da eta berak egoerearen barri emon deusku.

“Hiru – lau hilabete oso txarrak izan dira sektorearentzat, orain baina, emoten dau egoereak bueltea emongo dauela” azaldu deusku Goirigolzarrik.  Madrilen Etxebizitza Legea maiatzean onartu eben. Gehien behar dabenei laguntzeko lege ona dala uste dau Goirigolzarrik. “Asmo onaz ataratako legea da, gehien behar dabenei alokairuetan laguntzeko baina pisuetako jabeak bildur dira” azaldu deusku berak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular