Xabi Aburruzaga trikitilari portugaletetarra izan da denporaldiko bigarren Kafetxu Banako konbidaua, Aupa Bizkaia irratsaioan. Artista bizkaitarrak oso laster kaleratuko dau bere zazpigarren diskoa. Esan deuskunez, 2025 hasieran ikusi ahalko da azken urteetan prestatutako proiektuaren emaitza.
Aurretik, beste sei disko kaleratu ditu Aburruzagak: Bizkaiko Trikitixa (2007), Denboraren naufrago (2009), Geure (2013), Keltik (2016), Bost (2019) eta Aurrez aurre (2021). Pieza guztiek daukie balio garrantzitsua Aburruzagarentzat, bakotxak bere bertuteak ditualako. Halanda be, ‘Bost’ diskoaren parte dan ‘Mekoleta’ abestiak eukitako arrakasta nabarmentzen dau.
Diskoak alde batera itxita, pieza bereziak be egin dauz bere ibilbidean zehar. Esaterako, aurreko hilean, Bilboko Eleizbarrutiko 75. urteurrenaren ospakizunera batu egin zan. Goazen 2024 ekitaldian, Aburruzagak egindako abestia aurkeztu zan. Kanta entzungai dago Bilboko Eleizbarrutiko YouTube kanalean.