Guztira 53 preso igaro ziran abadeen Zamorako espetxetik, gehienak euskaldunak

"Nicanor Acostak kontau deusku Carrillok egindako salaketea" azaldu dau Amurizak

Xabier Amuriza: “Carrillok emon eutsan frankismoari Zamorako espetxeko ihesaldiaren barri”

Zamorako espetxeari buruzko dokumentaleko irudi bat / Kulturklik

Zamorako abadeen espetxeko ihesa Santiago Carrillo buruzagi komunisteak zapuztu eban, lekuko baten arabera. 1971ean hainbat euskal abadek Zamorako espetxe haretik ihes egiteko plana bertan behera geratu zan, poliziek tunela aurkitu ondoren. Nicanor Acosta abade ohi komunisteak Apaiz Kartzela dokumentaleko egileei, orain hilabete batzuk, alkarrizketa baten esan eutsen Santiago Carrillo izan zala salatzailea. Guztira 53 preso igaro ziran Zamorako espetxetik, gehienak euskaldunak. Euretariko bat Xabier Amuriza. “Carrillok Acostari esan eutsan borrokako protagonistak ez zirala abadeak izan behar, beharginak baino” azaldu deusku Amurizak gaur Goizeko Izarretan.

Tunela eginda euken, urteteko eguna zehaztuta, baina aurkitu eben. Nicanor Acosta berak autortu eutsen urteak pasau eta gero, Carrillok liburu baten aurkezpena egin eta gero esan eutsona. “Frankismoari abadeek alde egitea notizia handia izango zala pentsau eban Carrillok eta merituak egin gura ebazan alderdi komunistea legalizetako. Hartuemonak eukazan frankismoko zutabe batzukaz” zehaztu dau Amurizak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular