Euskerazko kultura digitalaren Xare jardunaldiak egin dira gaur Balmasedan. 4. DBH eta Batxillergoko lehenengo mailako 111 ikasle batu dira Balmasedako Klaret Antzokian. Lehenengoz egiten dira Enkarterrietan. Xare ekimenetik, Igone Mariezkurrenak esan deusku mugarria dala eurentzat gaurko saioa, lehenengoz egin direlako Enkarterrietako eskualdean. Balmasedako Udala, Enkarterrietako Mankomunidadea, Azkue Fundazioa eta Eusko Jaurlaritza dagoz ekimenaren babesleen artean. Xare egitasmoak ia hamar urteko ibilbidea dauka. Erakunde asko dagoz egitasmoaren barruan. Mariezkurrenaren esanetan, ekimen korala da eurena. Gazteen alfabetizazino digitala da Xare ekimenaren lehentasuna. Gazteak eta euskerea dira ardatz nagusiak.
Jardunaldiak
Jardunaldiakaz, esparru digitalaren ganeko pedagogía egitea da asmoa. Horretarako, Balmasedan gaur, berbaldi interaktiboak, lantegi praktikoak eta jokoak antolatu dira. Pribatutasuna, harremanak eta ikasketak dabilz lantzen gune desbardinetan. Adimen artifizialaren iturriez gogoeta kritikoa egiteko berbaldiaz gain, Gezur(h)egia izeneko abentura grafikoa egin ahal izan dabe adibidez. Euskerazko unibertso digitalean ari diren pertsonak izan dira jardueren gidariak, Emaize sexologia zentroa, Kontuka proiektu artistikoak edo Eragin komunikazinoa taldeko kideak besteak beste. Goizeko 09:00etan hasi dira jardunaldiak eta 14:00ak aldera amaitu dira. Xarek Donostian, Zarautzen, Bilbon, Gasteizen eta Baionan daukaz hurrengo jardunaldiak ikasturte hontan
