Bermeoko lamiaren orrazia itsas hondoan aurkitu eben orain dala 10 urte

Bermeoko eskultura ezagunaren piezak urteak eroiazan desagertuta, eta hainbat kondaira ebazan

Xixilik galdutako orrazia agertu da, gordeta egoan

Bermeoko portuaren urteerea / Bizkaia Irratia

Xixili, Bermeoko portuko sirena, bermeotarrentzat oso garrantzitsua, itxita egon da urteetan. Hala ere, zaharbarritze lanak egiten dabilz eta laster itxura barritua erakutsiko dau. Gainera, sortzaileak, Jose Luis Butron eskultore bizkaitarrak, jarri eutsan orrazi originala izango dau barriro eskuan. Piezak urteak eroiazan desagertuta eta hainbat kondaira ebazan. Batzuek uste eben pieza lapurtu egin ebela, beste batzuek txantxa bat egiteko erauzi ebela, beste batzuek, ordea,  pentsau eben bildumazaleren batek hartu ahal izan ebala. Orain, Aitor Abaroak, Bermeoko alkateak, kontatu deuskunez, itsas hondoan aurkitu ondoren gordeta egoan.

Obra portuaren hasieran edo amaieran kokatuta dago, begiratzen dozun moduaren arabera. 1980ko abuztuan jarri zan eta 4 milioi pezetako kostua izan eban. Xixili, bere garaian, Bizkaian egoan eskultura biluzirik handienetako bat izan zan. Hondino hilebete batzuk falta jakoz erabarritzen amaitzeko, baina udarako amaituta egotea espero da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular