Bertso idatziak irailaren 30era arte jasoko dira

Maila bi dagoz, helduena eta gazteena

XV. Balentin Enbeita bertso idatzien lehiaketea martxan da

Beñat Vidal gai jartzaile lanetan / Bizkaia Irratia

Bertso idatziak irailaren 30era arte jasoko dabez. Gai, neurri eta doinu librean idatzitako bertsoak izango dira .Bertso guztiak barriak izan behar dira, hau da, beste inon saritu edo argitaratu bakoak.

Maila bi dagoz, helduak, 18 urte edo gehiagokoak eta gazteak, 17 urtera artekoak. Bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira parte-hartzaile guztientzat:helduen kasuan, parte-hartzaile bakotxak gixtienez 8 bertso egin behar ditu eta gehienez 12; eta gazteek, barriz, gitxienez 6 bertso egin beharko ditue eta gehienez 10.

Parte-hartzaile bakotxak nahi beste bertso-sorta aurkeztu leike. Sariak, urte amaierak Albe Galea ekitaldian banatuko ditue.Bertso jartzaile batek ezingo dau sari bat baino gehiago jaso; halanda ze, lortzen dauen saririk handiena emongo jako. Beñat Vidal  Algortako Albe Galea bertso eskolako kideagaz berbetan izan gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00