Egitarau zabala prestatu dabe

Domekara bitartean berbaldiak, tailerrak eta mahainguruak egingo dira

XXIII. Zientzia Astea abian

Zientzia Astea Bilbon / Bizkaia Irratia

Euskal Herriko Unibertsidadeak antolatuta, Zientzia Astea hasi da Bilbon. XXIII.na da aurtengoa. Bilboko Bizkaia Aretoan, berbaldiak, tailerrak eta mahainguruak izango dira gaurtik domekara bitartean. “Osasun planetarioa. Osasuna eta Jasangarritasuna” izan da urte honetarako aukeratutako leloa. Nerea Jauregizarrrek, ikerketea gizartean zabaltzeko EHUak daukan arduradunak azaldu deusku, pil-pilean dagoan gaia dala planetaren egoerea. Landareen eta animalien osasuna izango da ardatz.

Jarduera ezberdinak

Jarduera guztiak doakoak dira eta tailerretan, txangoetan eta bisita gidatuetan soilik emon behar da izena.
Zientziaren Asteak bigarren hezkuntzako eta batxilergoko ikastetxeentzako bisita gidatuak be eskaintzen dauz. Zientzia Astearen webgunean dago informazino guztia eta izena emoteko erea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular