Berchichek dino Sevillan goian presinoa egin behar dabela, goialdean baloia osten ahalegindu eta bizkor jokatu

Berrogei urte kopea irabazi barik egotea presino handia ei da

Yuri Berchichek argi dauka finalean San Mamesen legez jokatu behar dabela, erasora

Jokalari zarauztarra itxaropentsu dago finala irabazteko. Momentu errezak ez dirala dino, pentsamendu asko pasetan dirala burutik, galdutako finalak eta abar. Baina aurtengoa ezbardina izango ei da, zaleak be hantxe egongo diralako laguntzeko. Taldea be une eta egoera ezbardinean dagoela dino Yuri Berchichek, oso momentu ona dala eurentzat baina partidu batera edozer gertau leitekela. Oso ondo jokatu behar dala kopea etxera ekarteko. Berrogei urte kopea irabazi barik egotea jokolarientzako kargea dala autortu deusku Berchichek. Mallorka aurkari gogorra dala adierazi deusku. Berchichek argi dauka zelan jokatu behar daben, etxean legez, goian presinoa eginda eta erasora.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular